lunes, 19 de diciembre de 2011

Zoaz infernura, laztana (2009) Anjel Lertxundi

Liburu honetan tratu txarrak jasaten ari den emakume baten barnean sartuko gara, eta emakumeak ia egunero jasaten dituen jipoiak eta umilazioak isladatzen dira. Eleberriak suspensea mantentzen du eta irakurlea harrapatzen du, nahiz eta liburuaren erdian jadanik jakin nola bukatuko den emakume maltratatuaren egitasmoa.

Egileak maitasun handiz lortzen du eleberri honetako pertsonaia nagusiaren barne azpilduretan sartzea. Izan ere, generoko elementuak erabiltzeaz gainera -nobela beltzaren elementuak, intrigarenak…-, gaur gaurko kontakizun bat eraiki du Lertxundik, hizkera bizkor batean, eta gardentasun hotz bizi batez.

Anjel Lertxundiren eleberri hontan jorratutako gaiak zoritxarrez gaur egun sarritan bizi den egoera bat isladatzen du, eta honi nola edo hala kontra egitea ezinbestekoa dela uste dugunez, liburu hau kanonean sartzea erabaki dugu, gizarteko egoera onartezin hau isladatu eta mundura zabaltzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario