jueves, 15 de diciembre de 2011

Obabakoak (1988) Bernardo Atxaga

Gomendatuko dugun lehen liburua Obabakoak da, Obabakoak euskal literaturaren historian libururik ezagunena izan da Euskal Herritik kanpo, jadanik hogei hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan delarik. Landa munduan girotutako ipuin bilduma da, errealismo magikoaren eragin nabariarekin. Lan honi esker, hurrengo urtean Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten, holakorik lortzen duen lehen euskal idazlea izatera iritsiz.

Nobela honek Obabako lurraldean bizi diren zenbait pertsonen historiak kontatzen ditu. Besteak beste geografia irakasle baten istoria, irakasle gazte baten bakardadearena, idazle batena... Liburuko lehen berrehun orriak narrazio solteez osatuak dira, eta beste berrehunak “Azken hitzaren bila” testu luzeak betetzen ditu, honen barruan ipuin aske mordo bat tartekatzen dela.

Liburua estetikoki ona da eta ipuin ezberdinez osatua dagoenez irakurterraza da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario