lunes, 19 de diciembre de 2011

Ehun metro (1976) Ramon Saizarbitoria

Nobela honetan E.T.A.kide batek korritzen dituen azken ehun metroak deskribatzen dira. Azken 100 metro horietan, bere bizitzako hainbat oroitzapen etorriko zaizkio burura, une polit eta xamurretaz gogoratuko da,baina baita latz eta gogorretaz ere. Jendeak iheslariaren inguruan dituen pentsaera eta iritzi desberdinak tartekatzen dira istorio honetan.

Nobela hau era ez konbentzionalean hasten da, irakurleak protagonista lehen aldiz ihes egiten ikusten du. Irakurleak ez daki protagonista horri ezer, gutxinaka iheslariaren pentsamenduei esker eta flashback-ei esker berari buruz gauza gehiago ikasten ditugu.

Idazteko estiloa ere ez da oso konbentzionala ni-zu pertsonak nahasten ditu protagonistak bere buruarekin hitz egiten duenean. Hizkuntza ezberdinak ere agertzen dira ikuspuntu ezberdinak azpimarratzeko.

Ehun metro liburua jorratzen duen gaiagaitik eta Saizarbitoriak erabiltzen duen idazteko estilo bereziagaitik liburu hau ikasia eta aztertua izatea merezi duela uste dugu eta ondorioz Iberiar Literaturaren Kanonean sartu dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario