lunes, 19 de diciembre de 2011

Tirano Banderas (1926) Valle-Inclán

"Tirano Banderas" 1926an argitaratutako eleberria da, Ramón del Valle-Inclánek idatzia. Ziklo esperpentikoari hasiera eman zion eleberria izan zen, 1927tik aurrera "El ruedo ibérico" seriearengatik jarraitua izango zena.

Santos Banderas diktadore hegoamerikarraren erorketa kontatzen du, Santa Fe de Tierra Firme eskualde fiktizioa era despotiko eta krudel batean gobernatzen zuena izuaren eta opresioaren politikaren bitartez. Eleberriak tiranoaren jokabidea deskribatzen du eta baita hura menderatzeko emandako mugimendu iraultzaileak.

Valle-Inclánek gizarte iberoamerikarraren oso deskribapen zehatza egiten du, eta erabiltzen duen lexiko aukeratuaren bitartez (amerikanismo ugari agertzen dira) irakurleari oso gertukoak agertzen zaizkio lanean aurkezten diren tokiak eta pasarteak.

Esperpentoaren obrarik adierazgarriena izanik, ez dugu inongo dudarik izan lan hau gure kanonean sartzerako orduan, guztiz merezia baitu toki hori.

No hay comentarios:

Publicar un comentario