lunes, 19 de diciembre de 2011

Maxina ou a filla espúrea (1890) Marcial Valladares

"Maxina ou a filla espúrea" edo gazteleraz "Maxina o la hija espuria" Marcial Valladares Nuñezek idatzitako eleberria da. Gallegoz idatzitako lehen eleberria da, 1890. urtean argitaratua, nahiz eta obraren manuskritoa 1870ekoa izan eta 1880an foiletoi gisa editatua izan.

"Maxina" (era laburrean ezagutua den moduan) eleberri romantikoa da, gai garaikide bat jorratzen duena, gertakizun errukigabeekin eta trama foiletoieskoa garatzen duena, bukaera harrigarri batekin amaitzen dena.

Historian argitaratutako lehen eleberri gallegoa izateak kanonean leku bat egiten diola uste dugu, ez baitira ugariak hizkuntza honetan idatzitako eleberriak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario