martes, 20 de diciembre de 2011

Tirant lo Blanch (1490) Joanot Martorell

"Tirant lo Blanch" (gazteleraz "Tirante el Blanco) Joan Martorell idazle valentziarrak idatzitako eta 1490. urtean argitaratutako eleberria da. Joan Martorellek idatzia izan arren, obra Martín Joan de Galbak bukatu zuela uste da, eta gaur egun ez dago baztertua ideia hau. Valentziar literaturaren urrezko garaian argitaratu zen, eta literatura katalanaren lanik gorenatzat hartzen da.

Luzeera handiko obra da, eta Gillen de Varoic zaldunaren abenturekin hasten da. Kutsu autobiografikoa du, eta errealismo zuzen eta gordina zaldunen idealekin konbinatzen ditu era berean. Eszena erotiko edo maitasunezkoak era oso espresiboan azaltzen zaizkigu, eta sarkasmo puntu bat ere badu lan honek. Antzekotasun ugari ditu "On Kixote Mantxakoa" obrarekin, eta uste da obra honek liluratu eta inspiratu egin zuela Cervantes.

Aurrekoa kontuan izanda, uste dugu gure kanonean sartzeko moduko obra dela, Kataluniar literaturaren erakuslerik gorena izanik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario