lunes, 19 de diciembre de 2011

Levantado do chao (1980) José Saramago


"Levantado do chao", "Levantado del suelo" gaztelerara itzulita, 1998 Literaturako Nobel Sariarekin saritutako José Saramago idazlearen eleberria da. 1980 argitaratua izan zen, eta Saramagoren lehen eleberri garrantzitsutzat jotzen da.

Eleberriaren izenburuak Portugaleko Alentejo eskualdean bizi diren nekazari txiroek eguenero ogia irabazteko egiten duten lanari egiten dio erreferentzia, beraienak ez diren lurrak landuz. Klaseen arteko ezberdintasuna planteatzen da, eta baita ere askatasunaren aldeko borroka Portugal Estado Novo salazaristaren menpean zegoen garaian.
Istorioa humore eta sarkasmo puntu batekin aurkezten digu Saramagok, irakurlea eleberriaren aurrean axolagabe ez gelditzeko helburuarekin, baina era berean datu historikoetan oinarrituta dago, eta samintasuna zeharo nabaritzen da.

Nobel sari baten lehen obra garrantzitsua izanik, uste dugu obra honek guztiz merezia duela bere lekua gure kanonean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario