lunes, 19 de diciembre de 2011

Los santos inocentes (1981) Miguel Delibes

Miguel Delibes-en nobela honetan Extremadurako "cortijo" batean 60. hamarkadan girotua dago. Familia behartsu baten goraberak kontatzen dira, jornalero bezala lan egiten dute jauntxo batentzako. Nobela honetan hainbat gai jorratzen dira, adibidez jauntxoarem tirania eta jornalarien humiliazioa. Lehen aipaturiko familiak bizitza gogorra du, gurasoen anbizio bakarra haien semeak hezkuntza bat lortzea eta bizitza horretatik ihes egin dezaten da.

Jorratzen den beste gai bat, klase bajuen inkultura da, inkultura honek haien estatusa onartzera eramaten ditu, jauntxoen zerbitzura egotea alegia. Jauntxoek haien zerbitzariak animaliak bailitzan tratatzen dituzte, beti sorbaldaren gainetik begiratzen diete edota zaldiaren gainetik.

Lan hau kanonean sartzea ezinbestekoa ikusten dugu kontatzen duen istoriagatik, liburu honen balio moralengatik eta izan duen influentziagaitik liburu hau ikasia eta aztertua izatea merezi duela uste dugu.

1984. urtean Mario Camusek nobela zinera eraman zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario