domingo, 18 de diciembre de 2011

La vida del Lazarillo de Tormes y de sus fortunas y adversidades (1554) Anonimoa

"La vida del Lazarillo de Tormes y de sus fortunas y adversidades" ("El Lazarillo de Tormes" izenarekin ezagunagoa) espainiar eleberri epistolar eta anonimoa da, bere ediziorik zaharrena 1554koa izanik. Lehenengo pertsonan idatzia dago, eta Salamancako ume baten bizitza kontatzen da, jaiotzetik ezkontza arte, era autobiofrafiko batean. Eleberri pikareskoaren aitzindaritzat jotzen da, eta Espainiako literaturan eleberri garrantzitsuenen artean jarri beharrekoa.

"Lazarillo de Tormes"-ek garaiko gizartaren erretratu ironikoa eta gupidagabea egiten du, beraren bizio eta jarrera hipokritak aurkeztuz, gehienbat kleroen eta eliz gizonen artean. Hasiera batean Inkisizioak debekatu egin zuen, autorea (nor zen jakin barik) ideia erasmisten jarraitzailea zela uste zutelako, eta beranduago argitalpena baimendu zuten, eleberria expurgatu ondoren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario