domingo, 18 de diciembre de 2011

Contraban (1954) Josep Plá

Josep Plá-ren liburu honetan berak bizitako esperientzia pertsonal bat kontatzen zaigu. Josep-en lagun batek itsasuntziz bidai bat egitea proposatzen dio kontrabanduko gauzak kataluniar Roselló-tik, bera bizi zen Cadaqués-era eramateko. Liburu honetan deskribapen ugari agertzen dira, kostaldeko herriak eta portuak deskribatzen dira, 'Costa Brava'-ko paisaiak, itsasgizonen bizimodua, herri bakoitzeko pertsonai xelebreen deskribapenak, bertako gastronomiaren deskribapenak...

Liburu hau irakurturterreza da Josep Plá-k erabilitako estilo sinple eta efektiboan idatzita dagoelako. Estilo honek xumetasuna aldarrikatzen du, hau da, behar ez diren adjetiboak ez erabiltzea. Plá-ren testuetan erabiltzen diren adjetiboak oso pentsatuta daude, adjetibo edo hitz egokiena erabiltzea zen Plá-ren estilo literarioaren ezaugarrietako bat.

Katalanez idatzia izan zen liburu hau baina gaztelerazko bertsioak ere badaude. Liburu benetan gomendagarria Kataluniako paisaiak gustoko dituzten pertsonentzako, obra honek kataluniako kostaldeko giroan (turismoa nagusitu baino lehen) murgiltzen zaitulako. Deskribapenak eta estilo 'Plainista'-ren erabileragatik obra hau kanonean sartzea erabaki dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario