lunes, 19 de diciembre de 2011

El árbol de la ciencia (1911) Pío Baroja

"El árbol de la ciencia" Pio Baroja Donostiarrak 1911an idatzitako eleberria dugu, nahiz eta istorioa 1887 eta 1898 urteen artean garatzen den. 98ko belaunaldiko idazlea dugu, eta beraz, obra oso esanguratsua dugu.

Eleberria idazlearen ia autobiografia dela esan dezakegu, bere bizitzako egoera asko isladatzen baititu (medikuntza ikasketak, anaiaren heriotza...).

Liburua bi zati simetrikotan banatua dago (I-III eta V-VII), Andrés protagonistaren eta bere osaba den Iturriozen elkarrizketa filosofiko luze batengatik bananduak.

Obra honek ere literatur kanonaren barruan egon beharko luke gure aburuz, 98ko belaunaldiko idazle garrantzitsuenetariko baten obrarik esanguratsuena baita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario