lunes, 19 de diciembre de 2011

Peru Abarka (1881) Joan Mogel

"Peru Abarka" Joan Mogel idazle eibartarrak idatzitako euskarazko eleberria da, euskaraz idatzitako lehen eleberritzat jotzen dena. Jatorrizko izenburua "El Doctor Peru Abarca catedrático de la lengua vascongada en la universidad de Basarte" edo "Diálogos entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamado Maisu Juan" da, baina eleberria euskaraz idatzita dago, hain zuzen mendebaldeko euskararen Markinako aldaeran.

1881. urtean argitaratu zen, 1802an idatzia izan zen arren. Lehen esan bezala, euskal eleberriaren aitzindaria dela esan ohi da, baina ez dago argi lan hau eleberri gisa sailka daitekeenik obrak ez baitu tramarik eta ondorioz pertsonaiek ez dute hasiera, garapena eta bukaera duen istorio bat osatzen. Elkarrizketa bizi-bizien inguruan eraturiko kontaketa-jarduera dela esanez defini daiteke.

Baserritar bizimoduaren idealizazio nabarmena da. Mogelek frogatu nahi du baserritarrek sakoneko jakituria daukatela euren bizibideko gauzetaz, eta euskara beste edozein hizkuntza bezain gai eta erabilgarria dela.

Euskaraz idatzitako lehen eleberritzat kontsideratutako lan honek gure kanonean leku bat merezi duela uste dugu, euskeraz idatzitako libururik ezagunenetarikoa eta garrantzitsuenetakoa delako, lan honek frogatu baitzuen euskal prosa gai erlijisioetaz haratago beste gai batzuk lantzeko gai zela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario