lunes, 19 de diciembre de 2011

Don Quijote de la Mancha (1605, 1615) Miguel de Cervantes Saavedra

Don Quijote de la Mancha Cervantesen maisulana da, 1605ean idatzia. Zaldun-literaturaren karikatura perfektua dugu, eta honen bi pertsonaia nagusiek, Don Quijotek eta Sancho Panzak, bi arima espainolak irudikatzen dituzte; idealista eta ameslaria alde batetik, premia materialak alde batera uzten dituenak, eta positibista eta praktikoa bestetik, nahiz eta nahiko ezkorra edo fatalista.

Maisulan hau Bibliaren ondoren hizkuntza gehienetara itzulia izan den obra da, eta beraz, mundu osoan zehar biziki ezaguna da.

Obrak bi zati ditu: lehena 1605ean idatzi zen, “El ingenioso hidalgo don Quijote de la Mancha” izenburuarekin, eta bigarrena 1615ean, “El ingenioso caballero don Quijote de la Mancha” izenaz.

Lan honek inongo zalantzarik gabe literatur kanonaren barruan egon beharko luke, munduko obra garrantzitsu eta esanguratsuena ez bada, garrantzitsuenetarikoa baita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario