domingo, 18 de diciembre de 2011

SPrako tranbia (2001) Unai Elorriaga

Liburu honetan, Unai Elorriagak, adiñeko gizon baten (Lucasen) eromen prozesua kontatzen digu. Istorioa, hilabete asko eta gero Lucas ospitaletik irten denean, hasten da. Etxera heltzean Lucasek eta bere arreba Mariak etxe barruan gazte bet aurkitzen dute. Gazte honek (Marcosek) etxea hutsik zegoelakoan okupatu zuen. Lucasek eta Mariak orduan ongi etorria ematen diote Marcosi. Marcos Argentinarra da, gitarrajolea eta denbora asko igarotzen du Lucasekin batez ere telebista ikusten eta mendiez hitz egiten.

Lucasen dementzia gero eta nabariagoa da baina normaltasunez kontatzen da. Liburuan erabiltzen den estiloaren ondorioz istoria tragikoa iruditu beharrean, nahiko polita iruditzen zaio irakurleari. Lucasen gaixotasunaren eragina Lucasen idatzietan nabari da. Medikuek idaztea memoria ez galtzeko ariketa bezala jartzen diote. Mariak ere ipuin bat idazten du gaztetan bizitako pasadizoei buruz.

Unai Elorriagaren lehen nobela honek Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen. Erraza da zergaitia ikustea, irakurtzeko erraza da eta tragikoa dirudien zerbaiten alde humanoena azaltzen digu. Hori dela eta Elorriagaren lan hau gure Iberiar Literaturaren Kanonean sartzea erabaki dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario