lunes, 19 de diciembre de 2011

La Celestina (1499) Fernando de Rojas

Fernando de Rojasek idatzitako eleberri hau Erdi Aroaren eta Pizkundearen arteko trantsiziozko lan bat da, Errege-erregina katolikoen erregealdian idatzia.

Lan honen bi bertsio daude: Comedia deritzona (1499koa eta 16 zatitan banatua) eta Tragicomedia (1502koa eta 21 zatitan banatua). Kritika tradizionalak zabal eztabaidatu du La Celestinaren generoa, lan dramatiko edo eleberri bezala sailkatzearen artean zalantza eginez. Egungo kritikak lan hibrido bezala adierazten du.

Gure iritziz, lan hau ezinbestekoa da geure literatur kanonaren barnean egotea, historikoki izan duen garrantziagatik batik bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario