domingo, 18 de diciembre de 2011

La Regenta (1884-1885) Leopoldo Alas "Clarín"

La Regenta Leopoldo Alas "Clarín"-en lehen nobela izan zen. Bi tomo-tan banaturik dago, lehena 1884. urtean argitaratu zen eta bigarrena 1885-ean. XIX. mendeko espainiar literaturaren nobela esanguratsuenetarikoa da. La Regenta Bartzelonan argitaratu behar izan zen nobela eskandalo bat sortu zuelako batez ere Oviedon (liburuko Vetustan) kleroa kritikatzen delako nobelan.


La Regentan Ana Ozores-en historia kontatzen zaigu. Ana Vetustako audientziaren erregente ohiarekin ezkontzen da, gizon hau ona izan arren Ana baino zaharragoa da eta horregaitik sentimentalki bakarrik sentitzen da. Orduan probintziako gizon batek Ana kartejatzen hasten da. Ana-ren konfesorea den D. Fermín de Pas elizgizona Anaz maitemintzen da lehen aipaturiko probintziako gizonaren aurkari bihurtuz.

 Nobela naturalista eta errealista honetan Vetustaz hitz egiten da. Vetusta (Oviedorekin erraz identifika daitekeena) hiri inkultoa eta hipokreziaz betea dela esaten da, gainera kleroko kideak (batez ere apezpikuak) pertsona materialista lez agertzen dira.

Idazte estiloagaitik eta garai hartako hipokresia eta injustizien salaketegaitik, La Regenta liburua iberiar literaturaren kanonean egotea merezi du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario