domingo, 18 de diciembre de 2011

Que me queres, amor? (1996) Manuel Rivas

Que me queres, amor? edo gaztelerazko edizioan ¿Qué me quieres, amor? liburua Manuel Rivas idazle galiziarraren nobela saritua da. Hamasei istoriotxoz osaturik dago, lehenengo istoriak ematen dio izena liburuari.

Manuel Rivasek idatzitako liburu honetan gai klasiko eta postmodernoei buruzko istoriotxoak aurki ditzakegu. Adibidez libuari izena ematen dion istorioko protagonista bizirik edo hilik dagoen ez dakigu azkenerarte, nahiz eta bera izan narratzailea. Beste istoria batean pisu bateko objetuek haien artean haien ugazabaren hilketari buruz hitz egiten dute.

Istoria benetan interesgarriak kontatzen dira liburu honetan, haietako bat "La lengua de las mariposas" filmea egiteko erabili zuten. Esan beharra dago liburu orijinala gallegoz dagoela eta Espainiako narratiba nazional saria jaso zuela. Rivasen estilo postmodernoagaitik eta istorien orijinaltasunarengaitik liburu hau Iberiar Literaturaren Kanonean egotea merezi duela uste dugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario