lunes, 19 de diciembre de 2011

Kutsidazu bidea, Ixabel (1994) Joxean Sagastizabal

Eleberrian, 1978ko uztailean, Juan Martin, gazte donostiar bat, Tolosaldeko baserri batera doa euskaltegian ikasitako euskara hobetzera. Baserriko familia amonak, gurasoek, seme bikiek eta bi alabek osatzen dute. Alaben artean, Ixabel ederra. Umore handiz, guztiz ezezaguna zaion mundu honetan Juan Martinek dituen arazoak kontatzen ditu: "benetako" euskararekin, (berarentzat ulergaitza denez, "swahili" deitzen dio), baserriko lanekin eta Ixabelenganako amodiozko kontuekin.
Goizean eskolak hartu ondoren, laguntza eskainiko die etxeko baserritarrei haien zereginetan. Dena den, heldu bezain laster, konturatuko da Juan Martin gauzak ez direla berak pentsatu zuen bezain errazak.
Alde batetik, herrixkako euskararen zailtasuna. Euskaltegian ikasitakoaren eta familiakoaren artean alde handia dago eta batzuetan ulertu ezinik dabil, bere esanahi pertsonalak asmatzen. Denboraren poderioz, pixkanaka-pixkanaka moldatuko da haien hizkera bereziaz eta etxeko elkarrizketetan parte hartuko du.

Liburu hau Iberiar literaturaren kanonean sartzea erabaki dugu errealitate bat kontatzen duelako. Hegoaldeko Euskal Herrian euskarak bizitako errepresioaren ondorioz jende askok euskara ikasi behar izan du bigarren hizkuntza bezala. Nobela honetan euskera ikasterako orduan sortzen diren arazoak ikusten dira. Nobela honetan hirien eta herri txikien arteko ezberdintasuna azaltzen da. Bi gai hauek Juan Martinen bizi ezperientzi barregarri edo xelebreei esker erraz transmititzen zaizkio irakurleari. Estilo oso zuzenean idatzita dago, elkarrizketa ugari dago eta elkarrizketak oso naturalak dira, pertsonaiak hitz egitean trabatzen dira edo erratzen dira errealitatean gertatuko litzaketeen bezala. Estiloaren erabileragaitik eta jorratutako gaiengatik liburua gure kanonean sartzea erabaki dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario